IKASTURTE BERRIAREKIN BATERA, LUDOTEKAK ZABALIK!
2025/09/25
Kaixo kaixo Usaetxetik!!
Nola zatozte udako oporretatik? Gu pilak kargatuta gatoz!
Kurtso hasierarekin batera, aurreko urtean hasi genuen Naturaz Gozatzera! dinamika hasi dugu aste honetan. Asteazkenero egingo dugun dinamika izango da, Berdean Hezi filosofiara hurbiltzeko egingo duguna. Haurrak naturaz eta bertako elementuez gozatzeko, ikasteko eta jolasteko! Naturaz gozatzeko aukera izango dugu, eguraldia eguzkitsua, euritsua, hodeitsua... baldin bada ere!
Etortzera animatzen zaituztegu, gustura gustura egongo gara eta!