Ikasturteari hasiera eman diogu!
2026/09/17Ludotekan izen-emateekin hasi gara eta horrekin batera, guraso bilerak egingo ditugu!
Kaixo kaixo Okendotik!
Aste honetan astelehenetik ostiralera ludotekako zabalkundearekin aritu gara. Horretarako, Arrasateko auzo zein txoko ezberdinetan egon gara, Itxaropena plazan, ahateen parkean, matxinsaltoaren parkean... Honi esker herritarrek gure zerbitzuen nondik norakoak ezagutzeaz gain, bertako hezitzaileekin harremantzeko eta elkar ezagutzeko aukera izan dute.
Herritarrek ongi etorri bikaina egin digute!
Horretaz gain, urtero bezala, guraso bilerekin ekingo dugu bi aste barru, hilak 28tik 30 arte. Bertan, ludoteken dinamikak eta ezaugarri nagusien inguruan hitz egingo da.
Jarraian xehetasun gehiago!