IPUIN KONTAKETA KALEAN
2025/05/14
Hirugarren hiruhilekoa hasi berri dugu eta iada kalera irten gara ekintza bereziak burutzera, adibidez, Txaeta auzoan egindako ipuin kontaketa: "Angurria eta meloia".
Maiatzaren 8an Txaeta auzora gerturatu ginen ludoteketatik Hassanierazko eta Euskerazko ipuin kontaketara. Haurrek arratsalde polita igaro zuten, ipuinaz gozatzen. Arrasateko beste herritar askorekin batera istoria zoragarri batez gozatzeko aukera izan genuen, haur zein heldu, eta irrikitan gaude horrelako beste ekintza baten parte hartzeko. Eskerrik asko Nerea Atxa eta Souad Salah Ghala ipuin kontalariei, zelako antzezlan ederra!!!
Aurrera begira beste mota bateko ekintza bereziak egitera irtengo gara eguraldi ona datorrela aprobetxatuz, uda gertu dago eta.