LOKATZGUNEA AKTIBATU DUGU USAETXEN!
2026/01/22
Kaixo kaixooo Usaetxetik!
Zer moduz hasi dugu urtea? Gu energiaz beteta, beti bezala!!!
Usaetxen ohitura zaharrak berreskuratzen aritu gara azken aldian, horrekin esan nahi duguna da Lokatzgunea buelta dagoela! Guztiak zaudete gonbidatuta bertan jolasean zikintzera.

Katiuskak eta petoa jantzi genituen ondoren atxurra eta palak hartzeko, hau egin ostean bertara gerturatu ginen. Ez dakizuenontzako lokatzgunea Usaetxe plazan bertan daukagu, egia esan, zorionekoak gu!

Etorkizunera begira lokatzgunearekin lanean jarraitzea da gure ideia, benetan aberasgarria iruditzen zaigulako haurrak jolasarekin ikertzen jarraitzeko. Gainera plisti plasta arropa egokiarekin dauden bitartean lokatzaz gozatzen dute, euria ere gure laguna delako!