LUDOTEKEN ITXIERA ETA NEGUKO EKINTZA BEREZIAK
2025/12/18
Kaixo kaixo Usaetxetik!!!
Iada heltzear dago ludotekak isteko ordua, izan ere, ostiralean itxiko ditugu. Hiruhilabete polita izan da, energiaz beterikoa, momentu oso politak bizi izan ditugu baina iritsi da deskantsatzeko momentua. Hala ere, ez zaitezte kezkatu! Oporretan ere ludoteketatik ekintza berezi desberdinak eskainiko ditugu eta!
Zehazki, abenduaren 26an herri kirolak izango ditugu iturripen. Bertan, herri kirol desberdinak egiteko aukera izango dugu (txingak, lokots bilketa...). 29an, kandelagintza tailerra izango dugu, bakoitzak bere ludotekan egingo ditu kandelak. Azkenik, abenduaren 30ean Gasteizera goaz ohe elastikoetara. Ederto pasatuko dugu ekintza hauetan eta pilak kargatuta bueltatuko gara urtarrilean!!! Opor onak pasa eta laister arte familia!!