LUDOTEKETAKO ZABALKUNDEA OSPATZEN
2025/09/23
Ikasturte berriarekin batera, ludoteka zabalik dagoela ospatzeko kalera atera gara.
Kaixo Kaixo Okendotik!
Hasi dugu ikasturte berria Arrasateko Ludoteketan eta urtero bezala, pasaden astean ludotekariak kalera atera ginen gure zerbitzuak ezagutaraztera.
Haurrekin kalejiran eta jolasean ospatu genuen zabalkundea. Gainera, familia berriei informazioa helarazi eta izen-emateak banatzeko aukera bikaina izan genuen. Asko jolastu eta gozatu genuen gerturatu ziren familia zein haurrekin.
Animatu eta gerturatu Usaetxe, Okendo eta Santamainara!