Maritxutarako prest!
2026/10/01
Kaixo Kaixo Santamañatik!
Bihar, urriaren 2an, Maritxu Kajoi jaia ospatuko da Arrasaten. Hori dela eta, ludotekak itxi eta kalera irtengo gara. Ludoteketatik dotore aterako gara kalera.
Arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara ekintza bereziak egongo dira Jokin Zaitegin plazan. Askotariko jolasez gozatzeko aukera izango duzue: aurpegi margoketa, apaindu zure burua, jolas erraldoiak...
Oharra: Ekintzak gurasoekin parte hartzeko izango dira.
Animatu eta gerturatu!