NATURAN JOLASEAN

2021/05/27
Card image cap
Maiatzean naturan jolasean egitasmoaren baitan hainbat ekintza antolatu ditu txatxilipurdik beste hainbat eragileekin batera.

Kaixo kaixoooo Okendotik!!!!!

Gure egunerokotasuneko helburuetako bat naturarekin hartu emanean egotea da, onek onurak soilik ekartzen dizkigu. Azken urteetan bezala aurten ere Naturan Jolasean egitasmoa martxan jarri dugu, hainbat eragileekin elkarlanean. Oraingo honetan Santa Barbara naturgunean ospatuko da, zenbait ekintza egongo dira; hala nola erakusketa, ibilbide gidatua, mural kollage libre eta espontaneoa eta amaitzeko ekitaldi bat. 

 

Hori dela eta, ludoteketatik egistamo honetan parte hartzeko asmoarekin hainbat sormen lantxo egin ditugu naturan jolastea guretzat zer den adieraziz. Horretarako, lehenik eta behin gure txikiekin naturako elementuak biltzera joan gara gero hauek gure artelanetan erabiltzeko. Asko gustatu zaie ekintza berezi hau eta larunbatean erakusketa kolektiboan ikusgai egongo dira.