NEGUKO OPORRAK BUKATU DIRA

2021/01/14
Card image cap
Neguko oporrak bukatu eta gero bueltan gaude ludotekan. Gurera ere Mari Domingi eta Olentzero etorri dira.

Kaixo kaixo Okendotik!

Jada hasi dugu bigarren hiruhilekoa, gure erabiltzaileak gogotsu eta ilusio handiarekin etorri dira. Gainera, sorpresa ugarirekin topo egin dute. Lehenengo egunean ludotekara sartu eta Muru zein Udalaitz gelatan opari ederrak aurkitu genituen. Hauek ikusi bezain pronto irekitzeko gogo izugarria izan zuten  gure erabiltzaileek. Era askotako opariak izan ziren, logika lantzeko mahi jolasak, jolas sinbolikorako materiala, puzzle ezberdinak zein gorputza mugitzeko elementuak. 

Ikasturtea horrela hastea haurrentzat zirraragarria izan da. Hezitzaileontzat haurrak horrela ikustea pozgarria izan da eta hiruhileko honetan izango ditugun momentu, esperientzia eta erronkei aurre egiteko prest gaude baita AMETSAK EGI BIHURTZEKO!