OKENDOKO LUDOTEKAREN IREKIERA

2020/10/22
Okendo eraberrituta zabaldu dugu eta gogoz elkartu gara aspaldiko lagunekin eta berriekin!

Kaixo Okendotik!

Aurrten ere, egoerara egokituta, ireki ditugu ludotekak! Segurtasuna bezain garrantzitsua delako harremantzea eta jolastuz ikastea! Izugarrizko gogo eta ilusioz zabaldu ditugu ateak, gogo handiz geunden aspaldiko lagunak ikusi eta berriak ezagutzeko! Nabaria izan da haurrek ludotekara etortzeko zuten gogoa ere.

Berrikuntza pila baten artean, Okendoko ludoteka bi espaziotan berizi dugu; Muru eta Udalaitz izendatu ditugu. Bi espazioek aurreko ikasturtetako ildo pedagogiko bera jarraituz diseinatu ditugu, haurrek aukera anitz, aberats eta hezitzaileaz goza dezaten. Hona emen gelak ze itsura hartu duten ikusgai:

Laster, Gaba Baltza izango da, eta dagoeneko hasi gara ludotekan gaia lantzen, paperaz egindako kalabazak sortzen ibili gara!

Adi egon! Aurten ere egitarau eta sorpresa politak ekarriko ditu egun honek eta!