OKENDOKO URTEURRENA

2020/02/17
Gozamena helburu izanik, Okendoko urteurrena ospatu genuen.

kaixo kaixo Okendotik! Otsailaren 14 ean Okendoko urteurrena ospatu genuen. Ilusioz beteriko festa hau antolatu ahal izateko, bi aste lehenago asanblada ezberdinak burutu genituen haurrekin, beraien ideiak jaso eta urteurrena guztion artean antolatu ahal izateko. Beraz, prozesu parte hartzailea izan da aste hauetan ekimen ezberdinak egin baititugu gure umeen iniziatibatik abiatuta, esaterako photocolleko euskarriak, ludoteka apaintzeko apaingarriak, ongi etorria emateko murala eta dantzak prestatu genituen. Baita, egun berezi hau iritsi baino lehenago, hiru ludotokak sukaldaritza egin genuen egunean merendola eder bat egin ahal izateko. Ostirala iritisi zenean haurrak oso motibatuta etorri ziren, beste bi ludoteketako umeeak etorri baino lehenago guztia prestatu eta gozamenari eman genion hasiera. Bertan egon ginenok oso ondo pasatu genuen eta merezi duen urtebetetzeko festa egin genion Okendori.