Okendon kanpo espazioaz gozatzen

2026/04/17
Card image cap
Eguraldi eguzkitsuarekin batera, Okendotik kanpo espaziora ateratzen ari gara!

Kaixo Kaixo Okendotik!

Okendoko ludotekan barne espazio zoragarria dugunez, neguaren hotz eta euriarekin Okendo ludotekaren berotasunean oso ondo pasa dugu. Baina, udaberriarekin batera eguzkia ere atera da, eta beraz, Arrasateko parke eta berdegune askotarikoek eskaintzen dizkiguten aukerak aprobetxatzeari ekin diogu. 

Azken egunetan, kanpo espaziora atera gara; hala nola, Monterron parkea, Sebero Altube plaza, Zaldibar parkea... Izugarri gozatu dugu natur elementuekin jolasean eta esperimentazioan. Hemen gure abenturatxoen hainbat irudi:

IMG_5341.jpg

PHOTO-2026-04-09-14-01-35.jpg

Zuk ere Arrasateko ludotekak ezagutu nahi badituzu, gerturatu Usaetxe, Santamaina eta Okendora