OKENDON PSIKO TXOKOA ERABERRITU DUGU!

2024/02/08
Card image cap
Azken hilabetean, ludoteka eraldatuz, aldaketa berriak izan ditugu: psiko txokoan material berria jarri dugu. Haurrak asko gozatzen dute bertan jolastuz!

Kaixo kaixo familia!!

Azken ikasturte hau, aldaketa ikasturtea izan da guztiz. Hasieran, ludoteka osoko espazioa eraldatu genuen: txokoak lekuz aldatu, materiala txukundu... psiko txokoa ordea, kulunka gelditu zen. Abenduan gabonak medio, Mari Domingi eta Olentzeroren laguntzarekin, honi ere bueltatxo bat emateko aukera izan dugu, eta aste honetan bukatu dugu. 

IMG_20240208_162456_HDR.jpg

Haurrek, poz-pozik hartu dute honen berri eta gustora ibiltzen dira bertan jolasten. Izan ere, psiko txokoak izugarrizko arrakasta izaten du ludotekan. Koltxonetak, espalderak... jarri ditugu, haurrak eskalatu eta energia guztia bertan utzi dezaten!

IMG_20240208_162517_HDR.jpg

Etor zaitezke gune berri hau ezagutzera!