Santa Marinan azken egun eguzkitsuak aprobetxatzen

2019/10/17
Card image cap
Gaur ere ekintza ugarirekin gatoz Santamañatik

KAIXO KAIXO SANTAMAÑATIK!

Kurtsoa hasi zenetik hilabete pasatu da jada, eta Santa Marinako ludotekan, eguraldi ona aprobetxatuz, ekintza ugari egin dugu!

Orain ere albiste batekin gatoz: Amaiak ludoteka utzi du eta Inesa etorri da Santamañara. Ongi etorri Inesa!

Ortuan bigarren kutxa ipini dugu martxan. Horretarako, haurrekin materiala lortu eta elkarlanean aritu gara kutxa atontzen. Orain dagokigu neguko landareak ereitea. eta horretarako ere gogotsu gaude!

 

                                            WhatsApp Image 2019 10 17 at 16.02.20

Bestalde, lokatz guneak ere martxan jarraitzen du. Haurrak plisti-plasta ibiltzen dira lokatzetan, eta ederto pasatzen dute “txokolatada” egiten!

IMG 20191011 191135[1]  IMG 20191009 184039[1]

 

Baina, ortuan ekintza gehiago ere egiten dugu. Egun batzuetan hainbat zailtasunetako zirkuitua prestatu dugu eta bertan ibili gara saltoka, hanka bakarrean ibiltzen, oreka lantzen…

 

                                  WhatsApp Image 2019 10 17 at 16.02.37

Gainera, Nerea ere etorri da bisitan, eta generoari buruz ipuin ederra kontatu digu. Adi-adi egon gara berari entzuten!

                                              IMG 20191010 192628[1]

Hilabete honetan egun berezi bat daukagu: Gaba Baltza, eta hasi gara egun horretarako prestatzen. Kalabazak (kuiak) egiten ari gara, kola txuria, globoak eta egunkariak erabiliz. Urriaren 31n denok Arrasateko alde zaharrean elkartuko gara, eta egun eder hori ospatuko dugu gainontzeko ludoteketako kideekin batera!

WhatsApp Image 2019 10 17 at 15.59.48             WhatsApp Image 2019 10 17 at 16.02.00

Animatu, eta bertan ikusiko garelakoan...

Hurrengora arte!