Txoko lasaia

2022/03/24
Card image cap
Hilabete honetan txoko berria hornitu dugu eta gure haurrek harrera ezin hobea egin diote.

Hilabete honetan ludotekako txoko lasaia berriztu dugu haurren gozamen, garapen, behar… ezberdinak asetzeko asmoz. Horretarako, txoko hau hainbat material ezberdinekin hornitu dugu, lumak, masajeak emateko bola, ipuinak, elementu erlaxanteak besteak beste… Haurrek gogoz hartu dute txoko berri hau, aldaketa honekin erakargarriagoa bihurtu da eta bertan haien artean lasai lasai aritzen dira. 

 

Txoko honetan, haurrek ikumena, haien arteko goxotasuna, elkarzaintza, lasaitasuna, irakurketa eta horrekin batera sormena etabar lantzen dute. Haurren garapenerako beharrezkoa den txoko bat hornitzea beharrezkoa ikusi genuen hezitzaileok eta esan beharra dago bere fruituak ematen hari dela. Txoko lasaian lehen baino denbora gehiago pasatzen dute haurrak, bertako material eta giroaz gozatuz.