UDAZKENARI ONGIETORRIA USAETXEN!
2026/09/24
Kaixo, kaixo Usaetxetik!! πΏπ
Usaetxeko ludotekan ere errutinan murgildu gara, eta, aurreko urteetan bezala, oraingoan ere Naturaz Gozatzen ekimenarekin jarraituko dugu, naturarekin dugun harremana ez dadin galdu!
Hori dela eta, asteazkenero naturagune batera abiatuko gara. Atzo, udazkenenari ongietorria eman geniola aprobetxatuz, Monterron parkera joan ginen. Bertan, lurrean aurkitu zituzten hostoak, makilak, gaztainak, harriak eta bestelako natur elementuak jaso zituzten. Hurrengo asteetan, jasotako elementu horiekin hainbat jarduera eta eskulan egingo ditugu, sormenari lekua emanez. π¨π
Bestalde, naturarekin harremanetan jartzeko aukera izateaz gain, beste ludoteketako lagunekin elkartzeko aukera ere izan zuten, eta naturan murgilduta hamaika dinamikatan parte hartu zuten!
Izugarri gozatu genuen egunaz, eta zuei ere etortzera gonbidatzen zaituztegu! ππ³

Β
Β
Β
Β