URRIKO EKINTZAK LUDOTEKETAN
2026/10/15
Kaixo kaixo usaetxetik!
Aurten ere, hiru ludoteketan eta hilabetero, sistematizatutako ekintza bereziak eskeiniko ditugu. Okendon, hilabete bakoitzeko lehengo bi asteartetan burutuko dira, santa marinan lehengo bi osteguneta eta, usaetxen, berriz, lehenengo bi ostiraletan.
Urrian hasiko gara ekintza berezi hauekin eta, gaba baltzaren bueltan, ekintza interesgarriak izango ditugu udazkena eta gaba baltza bera gaitzat hartuta. Okendon, fieltrozko panpinak eta udazkeneko produktuekin eginiko jakiak egingo dituzte. Santa marinan, egunetako batean gaba baltzeko apaingarriak egingo dituzte eta, beste egunean ipuin kontaketa eta ludotekarako kukumarrua. Azkenik, usaetxen, gaztaina erreak eta kandelagintza egingo dira.
Amaitzeko, urriaren 30ean, ostirala, hiru ludoteketatik arimen biltzarrera gerturatuko gara!
Animatu eta gerturatu ekintzetaz disfrutatzera!