Urtarrila ekintza bereziz beteta!

2024/02/01
Card image cap
Ekintza berezietako kartela
Urtarrila/ otsaileko ekintza bereziak

Kaixo kaixo Usaetxetik!!!

 

Urtarrila amaierara heltzen ari da eta horrekin batera Arrasateko ludoteketan ekintza bereziak martxan daude berriz ere.

Ekintzekin hasteko, Urtarrilaren 30ean Usaetxen buztin tailerra izango dugu. Aukera ezin hobea izango da, irudimena landu bitartean eskuak zikintzeko eta arratsalde polita igarotzeko.

Otsailaren 1ean, berriz, Santamañan txapa tailerra egongo da. Bertan, marrazki ezberdinekin, soinean eramateko apaingarri bereziak sortu ditzazkegu, beraz, ez galdu aukera ezin hobe hau!

Eta azkenik, Otsailaren 2an, Okendoko ludotekan sukaldaritza tailerra burutuko dugu. Sasoiko eta bertako produktuekin, pizza goxo goxoak egingo ditugu.

Ekintza hauetara edonor etorri daiteke, izan ere, ate irekien astea izango da eta aukera paregabea izango da gure lagunei  ludoteka aurkezteko!

Eskerrik asko eta ondo segi!