URTARRILEKO EKINTZAK OKENDON!

2026/01/15
Card image cap
Urtarrilarekin batera ekin diogu hiuruhileko berriari ludoteketan!

Kaixo kaixo Okendotik!!!

Neguko oporretatik bueltan, urtarrila gogotsu eta indartsu hasi dugu ludotekan!

Urtarrilaren 13an, buztinarekin jolasten egon ginen. Egun horretan ludotekara etorri ziren haur askok hartu zuten parte ekintza honetan. Haurrak artista batzuk direla agerian geratu da; artelan ederrak sortu zituzten! Beste batzuk aldiz, artelanak sortu beharrean, buztinarekin jolastu eta esperimentatzen egon ziren. Arratsalde oso polita izan zen.

PHOTO-2026-01-14-12-00-52 (3).jpg

 

Horretaz gain, ludotekan asko gustatu den ekintza bat deskubritu dugu; ponpoiak. Aste honetan zehar, haurrek denbora asko eskeini die eskulan honi!

 

PHOTO-2026-01-14-12-00-52.jpg

Animatu Arrasateko Ludotekak ezagutzera!