URTE BERRIAREKIN BATERA, LUDOTEKAK ZABALIK!!!

2024/02/01
Card image cap
Gabonetako ekintza berezien ostean, urte berriari ongi etorria emateaz gain, ludotekako ateak berriro ere zabaldu ditugu.

Kaixo kaixo Usaetxetik!!!

 

Gabonak amaitu eta ludotekako ateak berriro ere zabaldu dira. Dakizuen bezala, abenduko azken astean ekintza bereziak burutu genituen eta asko gozatu genuela esan dezakegu. Izan ere, haurrek ekintza ezberdinetan parte hartzeko aukera izan zuten; sukaldaritza, zinema, mendi irteera eta izotz pista, besteak beste.

Copia de WhatsApp Image 2023-12-29 at 13.13.28 (2).jpeg

Gainera, haurrak aukera paregabea izan zuten beste ludotekako erabiltzaileekin jolasteko eta beraien artean ezagutzeko, lagun berriak eginez. Hortaz,  esan dezakegu denok elkarrekin amaiera polita eman geniola urteari.

Copia de WhatsApp Image 2023-12-29 at 13.13.27.jpeg

Urte berriarekin batera, oporren ostean, pilak kargatuta gatoz eta ekintza berezi pila bat ditugu esku artean, zeintzuk diren ezagutu nahi? Gerturatu zaitezte eta disfrutatu ezazue gurekin batera!!

 

Azkenik, bigarren hiruhilekoarekin batera, ate irekien txanda iritsi da. Hori horrela, jakin ezazue urtarrilaren 12ra arte guztiondako lekua egongo dela. Izan ere, ohiko erabiltzaileez gain Arrasateko beste haur guztiek ere aukera dute ludotekara gerturatu eta hura ezagutzeko.

IMG-20231116-WA0000.jpg

Hortaz, animatzen zaituztegu guregana gerturatzea, behar duzuen informazioa eskuratzeko eta zuen haurrak ludotekako espazio, material eta haurrekin gozatzeko!