USAETXEKO ESPAZIOAN ALDAKETAK!!
2025/06/12
Kaixo Kaixo Usaetxetik!
Ludotekako espazio ezberdinek aldaketa behar zutela argi genuen eta beraz, espazio ezberdinetan aldaketak egiteari ekin genion. Lehenik eta behin, gune sinbolikoa aldatzeari ekin genion: sukalde txokoa ezeztatu, eta hau jolas libreago batera bidertatu. Horretarak, bertan material berria jartzea erabaki genuen. Hala nola, telak, tuboak... altzairu berriarekin eta ispiluarekin gune honi beste egitura bat ematea lortu dugu.
Bestalde, aldaketa nagusiena eta gogo, ilusio eta haurrek ere hau nahi zutelarik, usaetxen ROKODROMOA jartzeari ekin genion. Horretatrako, kolore eta tamaina ezberdinetako piezak erosi eta gune aktiboko pareta handienean zirriborro eran ezarri genituen presa bakoitza non kokatzea nahi genuen. Jarraian, brigadaren laguntzaz xafla handi baten gainan presak ezarri eta hau pareta jarri zuten. Orain dela astebete ingurtik dago rokodromoa erabilgarri ludotekan eta bai haur, hezitzaile zein gurasoentzat aldaketa handia izan da.
Ikusi dugu, gune aktiboak eta orokorrean ludotekak beste formsa bat hartu duela eta espazio honi beste erabilera bat ere ematen diogula orain. Beraz, besterik gabe, rokodromoaz gozatzne jarraituko dugu usaetxen!!