Usaetxen martxa hartzen ari da "Naturaz Gozatzera" dinamika!
2025/10/17
Kaixo kaixo Usaetxetiiiik!
Ikasturteak poliki-poliki aurrera egin ahala, Usaetxen aurreko urtean hasi genuen "Naturaz Gozatzera" dinamika ere badoa aurrera. Azken hilabetean, herriko hainbat naturguneetan egon gara, adibidez, Santa Barbaran, Udalara igotzeko mendi bidean, Erguin Herri Eskola inguruko berdeguneetan... Haurrak gustura hartu dute gure proposamena, eta badaude dinamika haiena egiteko bidean, haien proposamen eta nahiak hartzen eta betetzen.
Hortaz gain, urriaren 17an Santamañako ludotekaren urteurrena denez, egun bat lehenago eguna bertan ospatzeko, ekintza berezia egin dugu ludotekan, alegia, sukaldaritza izan dugu! Oraingoan, platano eta olozko gaileta goxo-goxoak egin ditugu. Espero dugu goxoak egotea!
Besterik gabe, agur bero bat Usaetxetik!