EKINTZAZ JOSITAKO MAIATZA

2024/05/23

Arratsalde On !

Maiatza amaitzen ari da eta inoiz ez dago soberan pasatakoa gogoraraztea ! Aurtengo maiatzean oso ongi pasa dugu hainbat ekintza berezi ezberdin, gainera ekainean horrela jarraitzea da gure ideia, udako oporrak gerturatzen ari diren bitartean.

IMG-20240510-WA0006.jpg

Maiatza hasteko harizko pultsera tailerra egin genuen, hau ondo gauzatzeko lagun bat gerturatu zen haur zein hezitzaileoi ber epultserak egiteko modua erakusteko. Asko disfrutatu genuen guztiok eta bakoitza bere pultserarekin joan zen etxera !

IMG-20240516-WA0006.jpg

Hilabetearekin jarraitzeko kustomizazio tailerra egin genuen, bertan telazko poltsak apaindu genituen hainbat material ezberdinekin, eta sekulako ekoizpenak izan genituen. Bertan ere haurrak eskuak zikindu bitartean bere sormena lantzeko aukera paregabea izan zuten.

IMG-20240510-WA0009.jpg

Azkenik aurreko astean Santamañako urteaurrena izan zen eta bertara ere gerturatu ginen ! Gure santamañako lagunek festa txukun bat prestatu zuten, bertan txoko ezberdin eta merendolaz gozatzeko aukera izan genuen... Guk ere gure aletxoa jarri genuen aurreko egunean ludotekan egin genituen bizkotxoak eramaten.IMG-20240523-WA0000.jpg