Eskerrik asko eta hurrengo ikasturtera arte!
2024/06/13
Kaixo kaixo Usaetxetik!!
Ikasturtea amaitzear dago eta udako oporrak ate joka daude!!
Udako oporraz gozatzeko gogotsu egon arren pena haundiz emango diogu agurra ikasturteari. Izan ere milaka esperientziaz, abenturaz eta bizipen alaiez beteriko ikasturtea izan da eta ludotekan parte izan zarien haur, familia eta hezitzaileei esker lortu dugu!!
Hori horrela, hau guztia borobiltzeko hurrengo ostegunean, Ekainak 20, azken festa izango dugu. Bertan haurrak, familiak eta hezitzaileak elkarrekin jai giroan agur polit bat emango diogu ludotekan ikasturte honetan zehar bizi izandako bizipen eta harremanei.
Hona hemen azken festako egitaraua:
17:00-18:30: Haurrak Ludotekako espazioaz gozatzeko aukera izango dute.
18:30-21:00: Guztiok egindako ekarpenei esker merendola erraldoi bat eta agurra egingo dugu.
Hortaz animatzen zaituztegu gurekin batera festa honetan parte-hartzera eta giro polit batean murgiltzera!
Besarkada haundi bat hezitzaileon partez eta hurrengo ikasturtera arte!