GABA BALTZAZ GOZATUZ, EUSKAL KULTURA SUSTATUZ!
2024/11/07
Urriaren 31an, Gaba Baltza ospatu genuen Arrasateko herritar zein elkarte eta eragile batzuekin batera.
Kaixo kaixo Usaetxetik!
Urrian zehar hainbat ekintza egin ditugu ludotekan Gaba Baltzaren inguruan, berau hobeto ezagutzeko, pertsonaiak zeintzuk diren jakiteko. Euskal Herriko hainbat txokotan moduan, Arrasaten ere ospatu genuen Gaba Baltza.

Doke antzerki taldeak antzerki eder bat eskaini zigun kalejiran hasi aurretik, eta hori bukatu bezain pronto, Monterronera abiatu ginen kalejira musikatuan, giro onez eta alai!
Monterronera heldu ginenean, beste antzerki batez gozatu genuen, eta Arimen Biltzarrarekin eman genuen amaiera, Txatxilipurdiren eskutik eta herritarron parte-hartzea sustatuz. Gure arboso eta gertukoak oroituz, bukatu genuen. Azkenik, gaztaina poltsakada handi eta goxo-goxoa hartu eta bertan jan genituen ludotekako guztiok!
