Sekuoia! mahai jokoa

Zelakoa izango zen herri bat izakien arteko elkarbizitza eta zaintza erdigunean jartzen dituena?

Eta zelakoa izango zen gure harremana beste pertsona batzuekin?

Eta animaliekin?

Zelan konponduko genituzke elkarbizitza arazoak?

Arrasateko Haurren Kontseiluan galdera horiek guztiak egin genizkion geure buruari 2020-2021 ikasturtean. Galdera detonatzaile horietatik abiatuz, elkarbizitzaren eta zaintzaren inguruan hausnartzen lagunduko duen mahai joko baten sorrera abiatu genuen.

SEKOUIA! da hazi horren emaitza, elkarlana sustatuz; mahai jokoaren helburua da gai horien inguruan hausnartzea.

adina

Arrasate herriaren amaiera iristear da. Baina oraindik bada aukerarik esperantzarako. Herritar batzuk geratzen dira oraindik eta haiek gogotsu daude herria berreraikitzeko. Arrasateko ikur izan den Sekuoia erraldoia eraikitzea beharrezkoa izango dute haziak zabaldu eta kimu berriak ernetzeko. Baina, Murumendiko dragoia ere lozorrotik esnatu eta Arrasatera iritsi da. Dragoiak Sekuoian dauden eskilarak igo nahi ditu, Sekuoia desegin eta bide batez herria suntsitzeko.

Gai izango ote zarete dragoia Sekuoiaren eskilaretako azken mailara iritsi aurretik berau eraikitzeko? Ez galdu denborarik eta segi herrian zehar, bertan dauden erronkak ebazten, Sekuoia piezak eskuratu ahal izateko, eta herriaren etorkizuna bermatzeko. Kontuan izan, herriaren etorkizuna segurtatzeko, beharrezkoa dela jokalari guztiek parte hartzea eta guztien iritzia jasotzea, eta guztiek garrantzi berdina izango dutela.

Adina: 8 urtetik aurrera

Jokalari kopurua: 5 - 13 jokalari

Jokalari bat gidaria izango da eta gainontzekoak jokalariak.

Aukera bi: lau jokalari gehi gidaria, edo hiru pertsonako lau talde gehi gidaria.

Iraupena: 30 min inguru.

 

Mahai jokoa Arrasateko eskoletan eta ludoteketan aurkitu dezakezue formatu fisikoan.

 

Mahai jokoa etxean

Etxean jolasteko, hemen dago mahai jokoa inprimagarri PDF formatuan. Behar izango dituzue inprimagailua, artaziak eta errotuladoreak edo arkatzak; baita ondo pasatzeko gogoa ere!

Hemen SEKUOIA! jokoa eskuragarri

Hona mahai jokoaren gidaliburua

 

sekuoia_1.jpg

sekuoia_2.jpg

sekuoia_3.jpg

sekuoia_4.jpg

sekuoia_5.jpg

sekuoia_6.jpg