Azoka

Helbideaazoka1
Otalora Lizentziatua 1, 3, 5 y Okendo 1, 3, 5 beheko solairuetan

ARRASATE

Tel.: 943795155

KUDEAKETA EREDUA: Zuzenekoa


 


HELBURUA

Behar diren instalazioak ematea udalerriari, azoka plazaren funtzionamendurako.


EZAUGARRIAK ETA FUNTZIONAMENDUA

Udalaren zeregina da erabiltzaileen eskura jartzea behar diren instalazioak, azokako saltokiak jartzeko, eta horiek mantendu eta garbitzea.

Instalazio horiek hiriguneko erdialdean daude, etxebizitzen eraikin bateko erdisotoan. 1.490 m2-ko azalera hartzen du, eta guztira 19 saltoki itxi, 30 saltoki ireki eta 52 ireki baserritarrentzat. Egunero dago zabalik saltoki itxietan, goizean eta arratsaldean, eta astean 2 egunetan (eguazten eta egubakoitzetan) saltoki irekietan, goizean.

Lizitazio publikoan adjudikatzen dira saltokiak; hortik aparte, merkatariak prezio publiko bat ordaintzen du saltokia alokatzearen eta mantentze gastuen truke. Metro koadroko prezio publikoa 10,20 €-koa da (2009an).

Saltoki itxietan jarduera hauek daude ( 8 beteta eta 11 hutsik, guztira 19):

  • 3 harategia-urdaitegia, 1 arrandegi, 1 bakailao etxea, 1 urdaitegia-oilaskotegia, 1 produktu izoztuak, 1 kontserbak, arrautzak, eztia eta olibak.

Saltoki irekietan jarduera hauek daude (19 beteta eta 9 hutsik, guztira 28):

  • 7 Fruta eta barazkiak, 2 fruitu lehorrak eta gozokiak, 2 olibak, 1 kontserbak, piperrak eta patatak, 1 gaztak eta arrautzak, 1 gazta, irasagarra eta fruitu lehorrak, 1 gozogintza, 1 eztia, berakatzak eta limoiak, 1 gabonetako produktuak, 1 produktu ekologikoak.

Baserritarren saltokiak (52): 18 baserritarrek 29 postu betetzen dute, eta 23 postu hutsik daude.

 

azoka2azoka3

Pertsonala: arduradun bat

Urteko aurrekontua (2007):

  • Funtzionamendua: 6.107,32 €
  • Kontserbazioa: 1.702,47 €
  • Garbiketa: 13.645,62 €