Azoka txikia

Laubide plazaazoka txikia
ARRASATE

KUDEAKETA EREDUA: Zuzenekoa





HELBURUA

Egubakoitzean egiten duten asteko kale salmentako azoka txikia. 

 

EZAUGARRIAK ETA FUNTZIONAMENDUA

Jatekoak ez diren produktuak jendeari saltzeko, kalean ematen duten zerbitzu bat da, hain zuzen ere, Laubide plazan. Une honetan 43 saltoki dauden jarduera egiteko; 42 daude hartuta eta bat bete gabe.

Baimenak urtero berritzen ditugu.

Azoka txikian ez dute saltzen jateko produkturik.

Jarduerak askotarikoak dira

  • 1 josteko makinak eta osagarriak
  • 1 espumak eta izarak
  • 1 zintak eta CDak
  • 1 mertzeria-gaiak
  • 2 txatalak
  • 1 uhalgintza
  • 1 burdindegia eta sukaldeko tresnak
  • 1 lurrindegia drogeria
  • 1 Ekuadorko pasminak eta idunekoak
  • 2 galtzerdiak
  • 3 larruki denda
  • 2 bitxi denda
  • 6 zapata denda
  • 18 arropa, jantzi, jantzigintza denda

 

Langileak: Azoka txikiaren jardueraz arduratzen da langile bat, azoka plazaz arduratzen den udaltzaina bera.