Hilerria

San Kristobaleko hilerria

ARRASATE

Tel.: 943799521

Kudeaketa eredua: Zuzenekoa

 



HELBURUA

Herriak behar dituen ehorzketa instalazio eta zerbitzu publikoak izatea.


EZAUGARRIAK ETA FUNTZIONAMENDUA

San Kristobal hilerria (berria): Javier Unzurrunzaga arkitekto jaunaren proiektuaz eraiki zen, herriaren erdigunetik hurbil dagoen mendixka batean. Obraren aurrekontua (1. fasea) 358.000.000 pezetakoa izan da. Abian dago 1994. urteaz geroztik.

Udalerriko oraingo hilerri orokorra da. Askotarikoak dira hor ematen diren zerbitzuak. Kronologiaz ordenaturik, erabileraren arabera, hil eta gero, zerbitzuak hauek izango lirateke: lehena, gorpuak beilatzeko beilatoki bat, bigarrena, nitxoetan edo panteoian hobiratzea eta errausteko labea eta, azkenik, hezurtegi partikularrak eta hezurtegi orokor bat. Udal zerbitzu hau arduratzen da hilerria, beilatokia, nitxoen eta panteoien adjudikazioak kudeatzeaz, instalazioak mantentzeaz eta garbitzeaz, eta hobiratze lanez eta hezurtegiko lanez gain.

 

 

 

 

 

 

 

Lehenago Aldaiko hilerria zegoen, 1994an itxia, eta gaurko egunean hilerri horretan parke bat eraikitzeko proiektua idazten ari dira.

  • SAN KRISTOBALGO NITXOAK 4 unitateko nitxo taldeak, 10 urtean erabiltzeko lagatzen dira nitxoak, guztira daude 1.128.
  • SAN KRISTOBALGO PANTEOIAK Bi klaustro ditu, eta horietan aukera dago erosteko 4 plazako panteoietan betiko hobiratzeko, guztira 344 panteoi; 2007ko urtarrilaren 1ean 16 panteoi hutsik.
  • SAN KRISTOBALGO HEZURTEGIAK Hezurtegietarako eraikin bat du, 1.153 hezurtegi (559 beheko solairuan eta 594 sotoan), hobitik ateratako edo erretako hondarrak uzten dira horietan. Hezurtegiak erosten dituzte 10 urterako edo 99 urterako
  • ERRAUSTEKO LABEA - ERRAUSKAILUA Inauguratu zuten 2002ko urtarrilaren bukaeran, hondarrak errausten dituzte, eta aukera dago egon gela batetik TB bidez hilkutxa zelan sartzen duten errausteko labean.

 

Horiez gain, Bedoñan, Garagartzan eta Gesalibarren auzo hilerri txikiak daude.

Pertsonala: 2,5 ehorzle.


TASAK ETA URTEKO AURREKONTUA:

HILERRIKO TASAK 2009

1) PANTEOIAK :

4 hilobiko panteoia, titular bakarrekoa, erabilera iraunkorreko kontzesioa:
Dirutan 9.440,00€
Epeetan (6 hilabete) 9.580,00€
Epeetan (3 urte) 10.415,00€
Urteko mantentzea 53,90€
Hilobiratze eskubideak 91,25€

4 hilobiko panteoia, titular bakarrekoa, erabilera iraunkorreko kontzesioa:

Dirutan
 
9.440,00€
Epeetan (6 hilabete) 9.580,00€
Epeetan (3 urte) 10.415,00€
Urteko mantentzea 53,90€
Hilobiratze eskubideak 91,25€

 

2) NITXOAK

Lau hilobiko panteoia, titular bakar gabekoa:
10 urteko erabilera lagapena, nitxoko 358,00€
Harlosa, nitxoko 100,00€
10 urteko mantentzea, nitxoko 125,00€
Hilobiratze eskubideak, nitxoko, Arrasaten erroldatua 90,00€
HILOBIRATZEA GUZTIRA, erroldatua 673,00€

Hilobiratze eskubideak, nitxoko, Arrasaten erroldatu gabea 135,00€
HILOBIRATZEA GUZTIRA, erroldatu gabea 718,00€

 

3) HEZURTEGIAK

a) 10 urteko lagapena 107,70€ Eskubideak hezurtegira eramateagatik 48,80€ Ontzia 9,70€ Ontzi berezia 30,00€ GUZTIRA ontziaren arabera 156,50€, 166,20€, 186,50€

b) Lagatzea 99 urterako 970,00€ Eskubideak hezurtegira eramateagatik 48,80€ Ontzia 9,70€ Ontzi berezia 30,00€ GUZTIRA ontziaren arabera 1.018,80€, 1.028,50€, 1.048,80€

4) ERRAUSKETA ZERBITZUA

Erraustea, Arrasaten erroldaturik dagoena 295,80€ Erraustea, Arrasaten erroldaturik EZ dagoena 348,00€ San Kristobalgo nitxotik datozen gorpuzkiak erraustea 123,20€ San Kristobalgo nitxotik ez datozen gorpuzkiak erraustea 108,90€ Ontzia 9,70€ Ontzi berezia 30,00€

5) BORONDATEZ HOBITIK ATERATZEA EDO DESEHORZTEA

Hezurtegitik 48,80€ Panteotik 91,20€ San Kristobalgo nitxotik 162,00€ Auzoetako hilerrietatik 162,00€ Hondakinen kutxa 35,00€

6) HILETA ESKUBIDEAK San Kristobalgo nitxotik panteoira 107,70€ Panteoira (San Kristobalgo nitxotik ez) 91,20€ Hezurtegira 48,80€

7) BEILATOKIA Erabiltzea 60,00€

8) BESTE BATZUK

Auzoetan hilobiratzeko eskubideak ................................... ................. 162,00€

San Kristobaleko hilerria:

Kontserbazioa: 21.600€
Funtzionamendua: 18.080€

Aldaiko hilerria:

Kontserbazioa: 600€
Funtzionamendua: 1.800€