Hiltegia

Hiltegi-zerbitzua Oñatin dagoen Debagoieneko Eskualde Hiltegiaren instalazioen bidez ematen da.

Lanerako, 1983ko otsailean ireki zen eta zaldiak, ardiak eta behiak hiltzen eta prestatzen dira bertan.

Bertan, 2002 urtean 7.618 behi hil eta prestatu ziren, 12.334 ardi eta 380 zaldi, ondorioz 2.189 tona behiki, 91 tona ardiki eta 66 tona zaldiki atera zirelarik.


Hartzen duen lur-zatia 9.500 m2-koa da, eta horietatik 1.900 m2 maila bakar batean daude eraikita. Bere arazketa-instalazioa du bi fasetan: bata tratamendu biologikorako, 4.000 m3-ko baltsarekin, eta beste bat konbentzionala oxigenatu eta dekantatzekoa.

Debagoiena, Debabarrena (Eibar, Elgoibar, Deba, Mendaro, Mutriku, Soraluze) eta Urola Garaia (Legazpia, Urretxu, Zumarraga) hornitzen ditu, hau da, 160.000 biztanle eta 150 haragi-saltoki.

Zerbitzuan abelburuak hil eta prestatu egiten dira, baita haragiak eta hondakinak garraiatu eta banatu ere, eta beraz tasa bakarrak kobratzen dira espezieen eta prestatze-motaren arabera.

Bertan, 17 pertsona dabiltza lanean eta 1.063.025,35 €-ko aurrekontua du 2003. urterako.

Helbidea:

Debagoieneko hiltegia
Zubillaga Auzoa, 63
20560 Oñati (Gipuzkoa)
R.S. 10.3.277/SS

Tlfnoa. 943 78 21 93
Faxa 943 78 15 12