Lorategiak mantentzea
KUDEAKETA EREDUA: Zeharkakoa – Birkontratatua
HELBURUA
Udal gune publikoetako lorategiak eta zuhaiztiak mantentzea.
EZAUGARRIAK ETA FUNTZIONAMENDUA
Cespa, S.A. enpresari birkontratatutako zerbitzua 2003ko urtarrilaren 1az geroztik, 4 urteko aldi batez, 3 urtean luzatu daitekeena, eta 16,5 langile hartzen ditu.
Udalak hainbat lokal uzten dio enpresa birkontratatuari biltegi eta tailerra izateko, bai eta ureztatzeko instalazioak ere.
Hirigune osoan dauden lorategiez gain, Arrasatek 3 parke publiko ditu erdigunean: Monterrongoa (80.000 m2), Santa Barbarakoa (48.432 m2) eta Zaldibarkoa (1.800 m2).
Udalerrian tratatu beharreko azalerak 399.540 m2 hartzen ditu. Azalera horretan lan hauek egiten dira, belarra moztu, ertzak moztu, jorratu, bergizendu, zuhaitzak eta heskaiak inausi, marrak jarri, urteko lorak jartzea tratamendu berezia duten eremuetan.
Pertsonala: Cespa, S.A. enpresari birkontratatutako zerbitzua, eta guztira 16,5 langile hartzen ditu.
Urteko aurrekontua:
- Otsaila 2008-09 – 693.514,69 €