Informazio gehigarria

AZALERA: 4.177 m2.

ZERBITZUAK:

  • Iturria
  • Skate park-a
  • Ospitalea 100 metrotara

NOLA IRITSI:

HISTORIA:

Historikoki orain ezagutzen dugun Zalduspe zen Asula edo Asuela, dagoeneko erabiltzen ez dena eta apurka-apurka lekuak hartu du Zalduspe baserriaren izena, leku horretan zegoena.

Deba errekaren bazterrean irekia, Aramaioko errekarekin bat egiten duen lekutik metro gutxira, erreka horrek ur emari handia ematen dio, eta XX. mendearen lehen hamarkadetan enpresa askok okupatu zuten leku hura, eremu hartan kokaleku bila, haren urez baliatzeko.

Zaldibarko parkearen ondoan, bilatzen du lekuan finkatzea jolas eremu eta atseden leku izateko handik dabiltzan oinezkoentzat, han dauden erakunde publikoetara joateko (ospitalea, INEM, Mankomunitatea, eta abar), halako bihurtu baitira hango industria zaharrak. Era berean, errekan zubi berri bat eraiki izanak asko samurtu eta laburtzen dizkie distantziak errekaren bestealdean bizi direnei eta handik paseatzen dabiltzanei.

2010enan Udalak baietza eman zion finantzatzeari Zalduspeko parkea eraikitzea, "E plana"ren bidez (Espainako plana Ekonomia eta Enplegua biziberritzeko edo, labur esanda, Zapatero plana moduan ere ezagutzen duguna). Eraitsi zituzten Tailer Eskolako txabola eta biltegi zaharrak, eta ingurua birgaitu zuten berdegune edo egonleku bat izateko, inguru berria zatitu zuten hainbat eremutan, bata sarbide eta aparkaleku eremu bat, igarobide gune bat pergola estali baten azpian, skatepark bat bainu formakoa eta berdegune batzuk.

2011n, Gelma-ko etxeak eraikitzeko obretan, erreka bazterrean zubi bat eraiki zuten erreka gainean bazter biak batzeko. 

Zalduspe 1990ean

Halaber, aipatu behar da eraikin publikoa parke ondoan eta lehen aipatu diren bi errekak bat egiten duten lekuaren ondoan. Eraikin hori, sorreran, Union Cerrajerako metalurgia zaharraren lantegi bat izan zen, baina 1995ean Udalak erabaki zuen eraikin hura erostea, une honetan eraikin horretan daude Dabagoieneko mankomunitatearen bulegoak, lantegi eskola, enpresa ekimenen zentroa, udaltzaingoaren egoitza, Txatxilipurdi elkartearen egoitza, SUDC (Arrasateko gastronomia elkarteak) eta Erein da jan kooperatiba.

 

Parkea eta mankomunitateko eraikina.

ZUHAITZ ETA LANDAREAK:

Zalduspe parke berri bat denez, ez dugu ikusiko zuhaitz heldu asko, nahiz eta denboraz zuhaitzak hazten eta garatzen joango diren.

Aparkalekuaren eta igarobide estaliaren artean dauden lorategietan, aurkituko ditugu Indi gaztainondo arruntak, likidanbarrak, loredun gereziondoak eta ezkiren bat edo beste.

Igarobide estaliaren ekialdera dagoen lorategian, berriz, gogoko izango ditugu likidanbarrak, udazkenean kolorez beteak, eta loredun gereziondoak, udaberrian lorez josita.

 

Parkea.

Bestalde, parkea erreka ondoan dagoenez, erreka bazterreko landaretza dago, eta ikusiko ditugu lizarrak, sahats hostozuriak, intsusak, ereinotzak eta astigar zuriak.

Bertan lizarrak (fraxinus excelsior), intsusak (sambucus nigra), astigar zuriak (acer pseudoplatanus) eta erremua (laurus nobilis) ageri dira besteak beste.Intsusak (sambucus nigra) eta ur-oiloa

ARGAZKI GALERIA

PARKEKO ZUHAITZAK EZAGUTU

PARKEETARA ITZULI