Informazio gehigarria

AZALERA: 4,13ha=41300m2

ZELAN IRITSI:

ORDUTEGIA: Parkea zabalik dago 24 orduan, haize bolada handiak edo beste arazo batzuk direnean izan ezik, erabiltzaileak arriskuan jarri daitezkeenean.

HISTORIA:

Muinoaren gailurrean gaztelu zaharraren hondarrei buruz dakigu interpretazio, irakurketa eta iritzi bat baino gehiago dagoela.Esteba de Garibai kronista arrasatearrak aipatzen du, bere “Memorias” liburuan, 1586an idatzia, Santa Barbarako gaztelua. “Si alguna fabrica se puede en el territorio de Guipuzcoa atribuyr al Rey don Sancho Abarca fundandonos en relaciones demostrantes narracion autentica, es el castillo del pueblo, que en este tiémpo se dezia Arrasate, que segun en el capitulo noueno del libro decimo tercio se escrivio se llamò después Mondragôn como parece por privilegio original que alli queda citado En este pueblo de Arrasate fabricò este Principe un castillo fortissimo encima del pueblo sobre una montaña de gentil y hermoso sitio de piedra don Sancho Abarca, mas aun para el presente siglo Ile no de los instrumentos infernales de fuego porque ni se puede minar ni plantársele batería a milla y media, y en permaneció en pie hasta el septimo año del reyno de don Juan segundo“.

Horren inguruan ikasketak egin eta gero, ezin izan diote esleitu Sancho Abarkari gaztelua eraiki izana, hori guztia arkeologia indusketen emaitzen zain.

Adierazi behar da gaztelu hori, 1200 aldean gaztelak konkistatu eta gero, ez dagoela aipatuta Alfontso VIII erregeren testamentuan, bai ordea hurbileko beste batzuk inbasio hartan hartuak, eta ez dago jasota Rodrigo Jiménez de Rada artzapezpikuaren zerrendan, errege hark konfiskatu zituen ondasunetan.

1413an bai dago jasota agindua gaztelua botatzeko, Juan II erregek ateratakoa, herriko bizilagunek hala eskatuta; halakorik, arrazoiren batengatik, ez zen gertatu, izan ere, 13 urte geroago eta berriro ere bizilagunek eskatuta, erregeak berak baimena eman zuen gaztelua eraisteko.

Antza, zerbait gertatu zen ez eraisteko, izan ere, azkenean 1457an Enrique IV erregek agindu zuen hura botatzeko, bizilagunak kexatu baitziren, Garibay-k bere “Memorias” liburuan dioen moduan:“….en nombre del Rey Castilla y Leon, el qual a suplicación de mesma villa la hizo derrocar porqué con los bandos y diferencias de aquel reboltoso siglo suyo, parecia antes receptáculo de malhechores y tyranos, que conservación y defensa de gentes y república y sus torreones y cimientos están oy día en pie dando verdadero testimonio de lo que solia ser.”

Suntsituta haren hondarrak baliatu zituzten herria berreraikitzeko, 1448ko sute tragikoan suntsitu baitzen.

Parkeko argazki zaharra. zuhaitz gutxirekin1961ean. Argazkia: mondraberri.com

Bárbara Abarrategui y Oro andreak, Lucas Elorduy jaunaren alarguna bera, 1653an finantzatu zuen ermita bat eraikitzea Santa Barbararen ohoretan. Harrez gero, leku horrek Santa Barbara izena hartu du.

Biltzar Nagusiek, Tolosan eginak 1769an, agindu zuten eraistea kultu gabeko ermitak, haien artean, Santa Barbarako ermita. Arrasate herriak aurka egin zuen, eta lortu zuen ermita kontserbatzea, baina nahitaez eduki behar zuen itxita.

Urte batzuk geroago, Konbentzioaren Gerraren testuinguruan 1794an, artillero frantsesek eta, geroago, gerran Napoleon-en aurka, 1808an, bandoek jarri zituzten gotorleku militarrak, eta hartu eta suntsitu zuten Santa Barbarako ermita.

Santa Barbarako gaztelua zegoen eremuan arkeologia lan batzuk hasi ziren 1994an; lanok daude oraindik indusketa fasean. Lan horietan agertu ziren gazteluaren hondarrak: lau dorre zirkular, bakoitzak sei metroko diametroa, eta dorre zentral bat, harresi karratu batek babestua, alboetank hogeita hamar metro eta bi metroko zabalera. Arkeologoek ez dute baztertzen bigarren defentsa lerro bat egotea ondoko maldetan.

Ikerketa batzuek, Antxon Arrieta Valverde doktoreak eginak, aditua gazteluetan eta antzeko topologiagatik beste gaztelu batzuekin alderatuta, erakusten dute gaztelua eraiki zutela gutxi gorabehera XII. mendearen bukaera aldera.

Gaztelu zaharraren hondarrak.

Parkearen goiko lur-berdinketako eremuan itzelezko zedro bat landatu zuten 1854an, Lekeition Zubieta jauregitik ekarria. 1960ko hamarkadan zedroa tximista batek jo zuen, suntsitu, eta beste bat jarri zuten, espezie berekoa.

.

Goikobaluko zedroa, cedrus deodara.Zedroa elurtuta.

1900 urtearen hasieran lur-berdinketako eremu horrek Goikobalu izena hartu zuen, (Goiko Obaloa), forma obalatu samarra duelako-edo; geroago aldaketa batzuk izan ditu, zeintzuk hasierako egitura aldatu duten, oraingo itxura hartu arte.

1954an, Udalak antolatu zuen “Zuhaitzaren Jaia”, parkean espezie berriak landatzeko, izan ere, parkea geratu zen oso kaltetuta eta bertan behera utzita, gerraren ondorioz.

ZUHAITZAK ETA LANDARETZA:

Parke handi honetako zuhaitzak bereizteko, zatituko dugu bost eremutan.

guneak eta leienda guztia ezagutzeko

  • 1. IKASTOLEN EREMUA:

Alde zaharretik mendebalderantz zoazela igotzen, iritsiko gara Ikastolen eremura, eta hor ditugu Olarte, Gazteluondo eta Gaztelupe eraikinak, Arizmendi ikastolarenak. Hemen ditugu parkearen ekialdeko sarrerak.

Batez ere ikusiko ditugu xarmak, magnolioak, aranondo japoniarrak eta indimitreak.

Ikastolen gunea.

 

  •  2. PARKE ZAHARRA:

Gazteluondotik igo eta, ikastolen aldetik, iritsiko gara Santa Barbarako parke zaharrera. Alde zabal horretan ikusiko ditugu batez ere haritzak, lizarrak, ezkiak eta astigar zuriak, baina, baita ere, zumarrak, sasiakaziak, arteak, pagoak, landako azkarrak, Atlasko zedroak, Himalaiako zedroak, Libanoko zedroak, Monterreyko altzifreak, haritz gorria (Ameriketakoa), likidanbarrak, indigaztainondoak, erramuak, tulipa arbolak, alertze europarrak, intsinis pinuak eta arbustuak.

Himalaiako zedroak (cedrus deodara) eta haritz amerikarrak (quercus rubra).Goikobalu inguruko pago bat, fagus sylvatica.

Parke zaharraren lekurik garaienean Goikobalu dago, hala ezagutua, lehenago han zeuden gaztelua eta ermita. Ikusiko dugu Atlasko zedro handi bat, bi zirkulu handiz inguratua, hosto txikiko ezkiek osatuak. Halaber, magnolio handi bat dago herensugearen alboan.

Goikobalu.

Mendebaldean, Goikobalu azpian, ikusiko dugu lur-berdinketako eremu bat, mahai eta aulkiz hornitua. Leku egokia atseden hartzeko, lagunekin egoteko edo astigar zurien gerizpetan meriendatzeko, mahaietako edozeinetan.

Mahaidun gunea.Bistak mahaien txokotik.

Gazteluondo kale gainean ikusiko dugu harizti zahar bat, zeinetan nahasten diren hemengo haritz zaharrak eta Ameriketakoak

Santa Barbarako harizti zaharra.

 

  • 3. BASO TXIKIA:

Parke zaharraren eremuaren azpian, Otalora Lizentziaduna kalearen gainean, beste eremu bat dugu, Santa Barbarako baso txikia izenekoa. Eremu horretan, batez ere daude gure inguruneko zuhaitzak, horien artean garrantzitsuenak lizarrak, azkarrak eta haritzak; baina hurritzak, iparraldeko elorri zuriak eta zumarrak ere bai.

Basotxoa.

  •  4. PARKE BERRIA:

Eremu honen historia, zeinari esango diogun parke berria, hasi zen "PERI” batean 1990ean egina. PERIaren testuinguruan eremu horretako lursailen jabeak laga zizkioten lurrok Udalari, konpromiso batekin, gero bihurtuko zituela parke publiko. Udalak, 1990ean, obrak egin zituen eta eraiki zuen Santa Barbara parkeko eremu berria; testuinguru horretan egin ziren ere Otalora Lizentziaduna kalera igotzeko eskailerak, ikastolen alderantz, eta parkearen eremu berriko sarbideak ere goiko alderantz, eremu zaharra.

Sartzen bagara Otalora Lizentziaduna kaletik, Muzibarko biribilgunetik, ikusiko dugu pergola bat, glizina japoniarrez estalia, udaberrian betetzen dena lila lorez, oso usain ederrekoak.

Otalora eta parke berriaren arteko pergola.Glizina, wisteria sinensis, pergolara helduta.

Pergolatik aurrera tril egingo dugu lur-berdinketako eremu batekin, zabu eremu batekin, eta eremu batekin patinetean ibiltzeko, eta jokoen artean ikusi ditzakegu hainbat zuhaitz-txorko: urkiak, azkarrak, … Jolas eremuaren eskumako aldean ikusiko dugu parkearen mugetako bat, Aramaioko erreka, eta ezkerreko aldean ezponda bat, zeinetan ikusiko ditugun lizarrak, urkiak, gurbitzak.

Umeen jolas parkea.

Aurrerago, atean utzita erreka zubia eta magnolioa, sartuko gara beste eremu batean, deitu genezakeena egonlekua eta pasealekua, urmael batekin, ez dabilena, eta parke botaniko txiki batekin.

Jarraituta erreka ertzeko pasealekutik, iritsi gaitezke Arimazubi alderaino; leku horretan aukera izango dugu ikusteko arteak, lizarrak, azkar arruntak, haritzak, drakaenak, punikazeoak, artelatzak, ginkoak, olibondoak, indimitreak, arbustuak, tuiak, Monterreyko altzifreak, haltzak, gereziondoak, …

Beheko parkeko ezkaiak eta altzifrea, cupressus sempervirens.Lili-loredun magnolioak, magnolia liliflora.

 

Urmaelaren ondoan ikusiko dugu zuhaitz berezi bat, Arrasate Goikobalu abesbatzako kideek ekarria duela urte batzuk Argentinatik, hango zuhaitz bat, Ombu arbola. Sorlekuan ombuak du enbor sendoa eta porte handia; hartzen du 10 eta15 marteko altura, adaburu zabal batekin eta ikusteko moduko sustrai handiak, baina gure eremuan neguko izotzek ez diote uzten hazten egoki zuhaitzari, eta horregatik ez dago bere onenean.

Goikobalukoek ekarritako phytolacca (phytolacca dioica ombu)Phytolaccaren plaka.

  • 5. ARRASATE PASEALEKUAREN ETA GAZTELUONDO KALEAREN ARTEKOA.

Parkeko hegoaldean, muga egiten dute Arrasate pasealekuak eta Gazteluondo kaleak. Kale bi horien artean ikusiko dugu leku bat hainbat jarlekurekin hornitua. Leku aparta zuhaitzen gerizpeaz gozatzeko, haritzak, astigar zuriak eta zumarrak, udako edozein egun eguzkitsutan.

 

 Kale artea.

ARTEA/ESKULTURAK:

Lehenago adierazi bezala, Santa Barbarako gailurrean, Goikobalun, aurkituko dugu brontzezko eskultura bat, Gino Corsanini-k egina 1990ean, zeinak irudikatzen duen herensuge bat Arrasateko armarrian.

Goikobaluko dragoia.Dragoia elurtuta.

ARGAZKI GALERIA

PARKEKO ZUHAITZAK EZAGUTU

PARKEETARA ITZULI