Udal eraikuntzen garbiketa

KUDEAKETA EREDUA: Zeharkakoa - Birkontratatua

 

HELBURUA

Udal instalazioak garbitzeko lanak.

EZAUGARRIAK ETA FUNTZIONAMENDUA

Auzo Lagun, S.Coop. enpresari birkontratatutako zerbitzua 2008ko irailaren 1az geroztik, 2 urteko aldi batez,  2 urteko aldi baterako, eta luzatu daiteke urte bateko aldi batez, gehienez ere guztira 4 urte.

Udal eskuduntzako eraikin publiko eta eskoletako bulego eta instalazioetako barrualdea garbitzea da. Halaber, enpresa hori arduratzen da komunietako material sanikoa hornitzeaz, komuneko papera, xaboia….

Zerbitzuan eraikin hauek sartzen dira:

- Aldizkako garbiketak: San Kristobaleko hilerria, Azoka plaza komunak, Azoka plaza pasabideak, Epaitegia, Seber Altubeko WC, Garibaiko WC, Monterrongo WC, udaletxea, Iragarki Taula, BAZ,  Arrasate pasealekuko bulegoak (lehengo IMI), Udal biltegia,Hiru-ko aldagelak, Uribarriko alkatetza, San Andresko alkatetza, Musakolako alkatetza,  Garagartzako alkatetza, Gesalibarko alkatetza, Uarkapeko ordenagailuak, Euskaltegia, Kultur ate, Santa Marinako liburutegia, Erguingo gizarte zentroa, Elkarteen lokalak, Multiprofesional taldea, Epa, Bedoñabe eskola, Bedoñabe haureskola, Musakola eskola, Erguin eskola, Gazteentzako bulegoa, Okendo ludoteka, Santa Marina Ludoteka, Uribarri Ludoteka, San Andreseko Gaztetxokoa, Musakolako Gaztetxokoa, Erguingo Gaztetxokoa, Emakume txokoa.

- Noizean behingo garbiketak, beharren arabera: Udalako Ingurugiro Eskola, Harresi Aretoa, Amaia Antzokia.

- Garbiketa bereziak, material garbiketa, obra ondorengo garbiketak.

Pertsonala: Auzo Lagun, S.Coop. enpresari birkontratatutako zerbitzua; 22 langile hartzen ditu, lanegun desberdinekin, lokal baterako edo gehiagorako.

Urteko aurrekontua:

2008-09 kurtsorako 374.160,53 € , noizean behingo garbiketak sartu barik, ezta garbiketa bereziak ere, ez eta prest jartzearena ere.