Gizarte Zerbitzuen xedea eta zerbitzuak

Xedea

Arrasateko Udalaren Gizarte Zerbitzuen sailaren funtzio nagusia da gizarte beharrak antzematea eta haiei erantzutea, izan ere, gizarte zerbitzuen euskal sistemaren sarbidea da.

Gizarte Zerbitzuen sistemak, beste sistema eta politika publiko batzuekin koordinatuta, helburu hauek ditu:

  • Autonomia pertsonala sustatzea, eta banakoaren eta familiaren beharrei erantzutea, mendekotasunaren ondorioz emandakoak.
  • Adingabekoak dituzten familiekin elkarbizitza arazoak lantzea eta prebenitzea.
  • Baztertze egoerak prebenitzea eta haiei erantzutea, eta, halaber, pertsonen, familien eta taldeen gizarteratzea sustatzea.
  • Larrialdi egoerak prebenitzea eta haiek eragindako beharrei erantzutea.
  • Prebentzio komunitarioa bultzatzea, eta bereziki sustatzea drogamenpekotasunaren prebentzioa.
  • Aniztasuna sustatzea.

 

Ematen ditugun zerbitzuak

Hirugarren adina eta mendekotasuna

  • Mendekotasun balorazioak
  • Etxeko laguntza zerbitzua
  • Laguntza teknikoak
  • Eguneko zentroa, tutoretzapeko etxebizitzak eta egoitza hirugarren adineko pertsonentzat
  • Telealarma zerbitzua izapidetzea
  • Prestazio ekonomikoak, mendekotasunari lotuak

Adingabeak

  • Adingabeei eta haien familiei babesa eta laguntza ematea

Gizarteratzea

  • Desgaitasun balorazioak
  • Gizarteratzeko laguntza ekonomikoak
  • Larrialdi egoeretarako baliabideak
  • Gizarteratzeko prozesuan dagoen pertsonari babesa ematea

Emakumeak

  • Laguntza psikologikoa eta sozio-juridikoa ematea indarkeria matxistaren biktimentzat
  • Prestazio ekonomikoak, indarkeria matxistaren biktimentzat
  • Larrialdi egoeretarako baliabideak

Prebentzioa

  • Adikzioen prebentzio komunitarioa
  • Diru laguntzak ematea irabazi asmorik gabeko erakunde eta elkarteei, Gizarte Zerbitzuen eremuan dihardutenak