Udal bibliotekaren xedea eta zerbitzuak.

Xedea

Arrasateko Udal Biblioteka doako zerbitzu publikoa da, adin guztietako herritarrei zuzendua.

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean parte hartzen du, eta hauek dira bere helburu nagusiak:

  • Informazioa eskuratzeko bitartekoak jartzea.
  • Bizialdi osoko ikaskuntzan laguntzea.
  • Irakurketa sustatzea, bereziki haurtzaroan, herriko ikastetxeekin lankidetzan.
  • Kultur aisialdia eskaintzea.
  • Herriko informazioa zein kultur produkzioa bildu, gorde eta zabaltzea, tokiko historia eskuragarria izateko.
  • Espazio libre eta babestu bat eskaintzea, pertsonen arteko komunikazioa eta elkarbizitza bultzatzeko.
  • Nazio Batuen Erakundearen Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendaren helburuak lortzen laguntzea.

Ematen ditugun zerbitzuak

Irakurketa eta kontsulta

  • Bibliotekan bertan kontsultatu ditzakezu bildumako dokumentuak: gai askotako liburuak eta literatura, aldizkariak, egunkariak, musika eta pelikulak.
  • Tokiko bilduma (bakarrik Kulturaten): Arrasateren gaineko bibliografia eta kultur produkzioa aurkituko duzu atal honetan.

Informazioa eta orientazioa

  • Dokumentuak lokalizatzeko, informazioa bilatzeko eta zerbitzuak erabiltzeko laguntza eskaintzen dizugu.
  • Web orrian aurkituko dituzu albisteak, agenda, nobedadeak, online tramiteak eta zerbitzuen inguruko informazioa: www.arrasate.eus/biblioteka
  • Online katalogoan kontsultatu dezakezu Euskadiko sareko biblioteka denen bilduma: www.euskadi.net/katalogobateratua

Dokumentuak eskuratzea

  • Behar duzuna gure bilduman ez badago, eskuratzea proposatu dezakezu. Bibliotekak baloratuko du erostea edo beste biblioteka batetik maileguan ekartzea.
  • Liburutegien arteko mailegua: guk ez daukaguna beste biblioteka batzuetatik ekarri dezakegu, eta era berean, gure dokumentuak beste batzuei uzten dizkiegu, sareko bibliotekekin elkarlanean.

Mailegua

Informatika eta wifia

  • Modu autonomoan erabiltzeko ordenagailuak eta wifia daude. Inprimatu, eskaneatu (Kulturaten bakarrik) eta fotokopiatzeko (Kulturaten bakarrik) aukera ere badaukazu.
  • KZgunea (Kulturaten bakarrik): teknologia berrien gaineko ikastaroak eskaintzen dira, eta baita tutoretza pertsonalizatuak ere.

Kultur jarduerak

  • Irakurketa eta bibliotekaren erabilera sustatzeko jarduerak antolatzen ditugu, esaterako, literatura solasaldiak, ipuin kontaketak eta gomendioen gidak.

Bisita gidatuak

  • Ikasle zein bestelako taldeentzat bisitak eskaintzen ditugu biblioteka ezagutu eta zerbitzuen berri emateko.