Udal kiroldegiak. Eskubideak, betebeharrak eta araudia.

Udal Kiroldegietako erabiltzaileen eskubideak

  • Informazioa jasotzeko, instalazioei, ordutegiei, prezio publikoei, kirol jarduerei eta bertara sartzeko moduari buruzkoa.
  • Udal zerbitzuko langileengandik arreta eta trataera egokia jasotzeko.
  • Instalazioen erreserba egiteko.
  • Edozein erreklamazio, zalantza, kexa edo iradokizun aurkezteko.
  • Indarrean dagoen legeari jarraikiz, datu pertsonalen konfidentzialtasuna eta pribatutasuna bermatuta edukitzeko.
  • Instalazioak eta instalazioetan eskaintzen diren zerbitzuak erabiltzeko, bertako araudiaren arabera.

Udal kiroldegietako erabiltzaileen betebeharrak

  • Instalazioetako beste erabiltzaileak eta langileak errespetuz tratatzeko.
  • Instalazioetan zuzen jokatzeko eta kirol materiala zaintzeko, eta instalazioak garbi eta egoera onean mantentzen laguntzeko.
  • Jarduera bakoitzari dagozkion kirol jantziak eta kirol oinetako egokiak erabiltzeko.
  • Instalazioen funtzionamendurako ordutegiak errespetatzeko, eta udal zerbitzuko langileen jarraibideei kasu egiteko beti.
  • Helbidea, telefono zenbakia eta bankuko datuak aldatzean edo erabiltzaile izaera utzi behar denean kiroldegian horren berri emateko, beti epe barruan eta erabiliz araudian ezarritako bideak.
  • Kuotaren ordainketa errespetatu eta betetzeko.
  • Norberak bere abonu txartela erabiltzeko.

Aplikatu daiteken araudia

Orokorra

  • 14/1998 Legea, ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
  • 32/2003 Dekretua, otsailaren 18koa, erabilera kolektiboko igerilekuen araudi sanitarioa onartzeari buruzkoa.
  • 125/2008 Dekretua, uztailaren 1ekoa, Eskolako Kirolari buruzkoa.
  • 17/2019 Dekretua, otsailaren 5ekoa, jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren Legea garatzeko Erregelamendua garatzen duena.

Udal Araudia

  • Arrasateko kirolen aholku kontseiluaren antolaketa eta funtzionamendu araudia.
  • Arrasateko kirol instalazioen araudia.
  • Kirol eremuak eta bertako bulego eta lokalak lagatzeko araudia.

Tarifak

  • Abonuen tarifak
  • Erreserben tarifak
  • Ikastaroen tarifak