Iturripe berria

KIROLDEGI BERRIA

Kirola, berrikuntza eta komunitatea

Espazioak

  • 650 m² baino gehiagoko gimnasioa: ekipamendu erabat berriarekin.
  • Klubentzako 18 aldagela, kirol instalazio bereziak, tatamia, gimnasioa eta biltegiak.
  • Erabilera anitzeko gelak: malgutasuna eta aukera gehiago eskainiz.

Instalazio bereziak

  • Bi frontoi berri: horietako bat herritarren aisialdirako irekia.
  • Kale rokodromoa: fatxadaren albo batean.
  • Bi kirol pista handi: bakoitza 700 m² baino gehiago izango ditu, ekitaldi handietarako.

Berrikuntza eta iraunkortasuna

  • Kontsumo ia nuluko eraikina: energia berriztagarriei esker, eraginkorra eta jasangarria.
  • Diseinu inklusiboa eta irisgarria: pertsona ororentzat, genero berdintasuna oinarri.
  • Babesleku klimatikoa: herritarren ongizaterako gune seguru eta egokia.

HIRI-PARKE BERRIA

Auzotarren aisialdirako espazio berri bat

Naturarekin bat

  • Zuhaitz eta berdegune zabalak, ongizaterako hirigintza atseginagoa.
  • Ibai ertz birnaturalizatua, ibai ertzeko atseden gune berriak sortuz.
  • Biodibertsitatea sustatzeko diseinatua, iraunkortasun irizpide argiak.

Guztion neurrira

  • Haurrentzako jolas parkea.
  • Taberna eta atseden guneak, elkarren arteko sozializazioa bultzatzen duten altzariz hornitua.
  • Estalitako bizikleta aparkalekuak, mugikortasun jasangarria errazteko.

Kirola eta aisialdia

  • Kale kirola egiteko txokoak: mahai teniseko altzariak eta adinekoentzako askotariko guneak.
  • Espazio ireki eta inklusiboak, herritar guztiek gozatzeko.

Klima eta ongizatea

  • Bero uhartearen efektua gutxitzeko diseinatua, herriko klima hobetzeko.
  • Muturreko beroetan ere erosotasuna eta babesa bermatzen duten guneak.