Iturripe berria
KIROLDEGI BERRIA
Kirola, berrikuntza eta komunitatea
Espazioak
- 650 m² baino gehiagoko gimnasioa: ekipamendu erabat berriarekin.
- Klubentzako 18 aldagela, kirol instalazio bereziak, tatamia, gimnasioa eta biltegiak.
- Erabilera anitzeko gelak: malgutasuna eta aukera gehiago eskainiz.
Instalazio bereziak
- Bi frontoi berri: horietako bat herritarren aisialdirako irekia.
- Kale rokodromoa: fatxadaren albo batean.
- Bi kirol pista handi: bakoitza 700 m² baino gehiago izango ditu, ekitaldi handietarako.
Berrikuntza eta iraunkortasuna
- Kontsumo ia nuluko eraikina: energia berriztagarriei esker, eraginkorra eta jasangarria.
- Diseinu inklusiboa eta irisgarria: pertsona ororentzat, genero berdintasuna oinarri.
- Babesleku klimatikoa: herritarren ongizaterako gune seguru eta egokia.
HIRI-PARKE BERRIA
Auzotarren aisialdirako espazio berri bat
Naturarekin bat
- Zuhaitz eta berdegune zabalak, ongizaterako hirigintza atseginagoa.
- Ibai ertz birnaturalizatua, ibai ertzeko atseden gune berriak sortuz.
- Biodibertsitatea sustatzeko diseinatua, iraunkortasun irizpide argiak.
Guztion neurrira
- Haurrentzako jolas parkea.
- Taberna eta atseden guneak, elkarren arteko sozializazioa bultzatzen duten altzariz hornitua.
- Estalitako bizikleta aparkalekuak, mugikortasun jasangarria errazteko.
Kirola eta aisialdia
- Kale kirola egiteko txokoak: mahai teniseko altzariak eta adinekoentzako askotariko guneak.
- Espazio ireki eta inklusiboak, herritar guztiek gozatzeko.
Klima eta ongizatea
- Bero uhartearen efektua gutxitzeko diseinatua, herriko klima hobetzeko.
- Muturreko beroetan ere erosotasuna eta babesa bermatzen duten guneak.