Arrasateko Udalak, udalerriko Hiri Ekonomiaren Plan Estrategikoa azterlana egin du

2017/04/20
Lan hau Ikertalde Grupo Consultor enpresak egin du

Apirilak 26an 9:00etan “Arrasateko Hiri Ekonomiaren Plan Estrategikoa” aurkeztuko da Kulturateko Jokin Zaitegi gelan. Plan hau bideratuta dago bereziki herriko merkataritza eta ostalaritza sektoreari, nahiz eta herritar ororendako interesgarria izan daitekeen.

Hiri-ekonomia da proiektuaren ardatz nagusia, bere egoera eta etorkizuneko erronkak hiru ikuspegi osagarrietatik:

  • Merkataritza: egungo egoera eta bere etorkizuna, Arrasateko hiri-ekonomiaren euskarri historikoa den neurrian
  • Turismoaren eta merkataritzaren arteko kolaborazioa, lantzeko bide osagarri gisa
  • Lankidetza publiko-pribatuko formula berriak, hiri-ekonomiaren sustapen egingarri baterako, eta Arrasateko posizionamendua Gipuzkoako hirugarren sektoreko erdigune gisa. indartzeko,formulak

 

Lanerako webgune honek, parte-hartzearen bitartez lankidetza sustatzeko gune bat izan nahi du, halaber proiektuaren inguruan sortzen diren berriak hedatzeko tresna.

Dokumentuak hemen daude eskuragarri:

Plan Estrategikoa - Oinarrizko Dokumentua

Plan Estrategikoa - Dokumentu Exekutiboak