Ikasturte honetan Kirolari lotu

2015/09/07
Card image cap
Udal Kirol zerbitzuaren eskaintza ezagutzeko "Kirol Ekintzen Aholkularitza" eta "Ate Irekiko Ihardunaldiak" prestatu ditugu

Arrasate Udalaren Kirol Zerbitzuak hurrengo ikasturterako eskaintza zabala jarri du eskuragarri (ikus triptikoa). Kirola egiteko eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko, eta horien artean norberarentzat egokiena aurkitzeko hurrengo bi ekintzak antolatu ditu:

  • Irailaren 9tik 11ra Musakola Kiroldegiko harreran Kirol Ekintzen Aholkularitza zerbitzua egongo da. Zerbitzu honen helburua erabiltzaile guztiei aurten dagoen eskaintza eta ekintzen azalpena, aholkularitza, orientazioa ematea da, dagokien jarduera ondo aukera dezaten.Zerbitzua hurrengo ordutegian eskainiko da: 
      1. Asteazkenean, irailaren 9an, goizez 11:30etatik - 12:30etara eta arratsaldez 18:00etatik - 19:00etara.
      2. Ostegunean, irailaren 10ean, goizez 11:30etatik - 12:30etara eta arratsaldez 17:30etatik - 18:30etara.
      3. Ostiralean, irailaren 11ean, goizez 10:00etatik – 11:00etara

  • Irailaren 14 eta 15ean ATE IREKIAK antolatuko dira dagoen eskaintza probatzeko aukera emanez. Egun hauetan ere aholkularitza zerbitzua goizez izango da, 10:15enetan, Musakolako kiroldegian. Jardunaldien egitaraua hurrengoa da:

ATE IREKIAK

LEKUA

EGUNAK

ORDUTEGIA

K-STRECH

UARKAPE

Irailak 15 

9:30, 10:30, 13:30, 17:30, 18:30, 19:30

SPINING

 MUSAKOLA 

 Irailak 14 

 Irailak 15 

18:30, 19:30

7:00, 9:15, 17:30

PILATES

 MUSAKOLA 

Irailak

14 eta 15

11:15, 15:00,

17:30, 18:30, 19:30

YOGA

 MUSAKOLA 

Irailak 14 

18:30

ZUNBA

 MUSAKOLA 

Irailak 14 

10:15, 15:00, 18:30

ZUNBA STEP

 MUSAKOLA 

Irailak 14

19:30

BODY BALANCE

 MUSAKOLA 

Irailak 15 

19:30

G.Hipopresiba

 MUSAKOLA 

Irailak 14 

9:15, 17:30

BODY PUMP

 MUSAKOLA 

Irailak 15 

18:30, 10:15

KROSFIT

 MUSAKOLA 

Irailak 15 

19:30

KIROLDEGIKO ZERBITZUEN INGURUKO OHARRAK:

 

  • Sauna: Irailak 7tik aurrera goizeko 7:00etan zabalik egongo da sauna nahiz eta igerilekua 10:00ak arte ez zabaldu.

Saunaren ordutegia luzatu egin da goizetan. Honela, igerilekuek ez bezala, irailaren 7tik aurrera, goizeko 7:00etatik aurrera zabalik dago sauna astean zehar. Itxiera ordutegia kanpoko igerilekuen bera da, baita asteburuetako ordutegia ere.

  • Irailak 14tik – 18ra goizeko ordutegian barruko igerilekua zabalik egongo da (7:00tik - 14:00etara) eta arratsaldeetan, kanpokoa, 14:00tatik -20:30etara.

Barruko eta kanpoko igerilekuak zabalik egongo dira aurten ere udako denboraldiko azken astean. Iaz lehen aldiz erabilitako formulak harrera ona izan zuenez erabiltzaileen artean, aurten ere errepikatzea erabaki da: goizez barruko igerilekuak zabaldu eta arratsaldez kanpokoak.  Horrela, igerilekuko goizeko erabiltzaileek eguneroko martxari ekin ahal izango diote eta, aldiz, haur eta gaztetxoek, besteak beste, oraindik ere jai dituzten arratsaldeez gozatu ahalko dute.

Kirol Sailaren arabera formula horrek "gainkarga ekonomiko" bat suposatuko dio kiroldegiari: "Baina astebetera mugatzen denez, aurre egiteak merezi duela baloratu da. Ezin da ahaztu aurtengo udak ez digula, tamalez, kanpoko igerilekuez gozatzeko aukera handirik eman", adierazi dute prentsa ohar bidez. Udalaren arabera, aurten egingo da froga eta aurrerago baloratuko dira formula aplikatzearen ondorioak.

Irailaren 14tik 18ra arteko ordutegi berezia honakoa izango da: barruko igerilekuak 07:00etatik 14:00etara eta kanpoko igerilekuak 14:00etatik 20:30era. Irailaren 19an eta 20an, berriz, kanpoko igerilekuak bakarrik egongo dira zabalik, 10:00etatik 20:30era.

Udako denboraldia irailaren 20an amaituko da, eta irailaren 21etik aurrera, barruko igerilekuak zabalduko dira egun osoz: astelehenetik ostiralera 07:00etatik 22:00etara, eta zapatu zein domeketan 09:30etik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara.

  • Instalazioen hiruhileko erreserba finkoa egin nahi duenak irailaren 20a baino lehen eskaera egin behar du.

MUSAKOLA, MOJATEGI, ITURRIPE, eta UARKAPEko  KIROL INSTALAZIOAK (frontoiak, kantxak, futbol, tenis, padel eta squasheko pistak) hiruhilez erreserbatzeko abonatua izan behar da eta eskaera irailaren 20a baino lehenago aurkeztu behar da kiroldegiko harreran. Ordu bererako eskaera bat baino gehiago izanez gero, zozketa egin ohi da.

Abonatu bakoitzak, lehenengo bueltan, instalakuntza bakoitzeko ordu bakarra erreserbatu ahal izango du.  Halaber, bigarren erreserba finkoa ere egin dezakete. Horretarako, bigarren buelta bat egingo da libre gelditzen diren instalazioekin, epe barruan egindako eskaerak artatu ondoren.

Erreserba finkoetatik libre geratzen diren orduak erabiltzaileen erreserba puntualak egiteko izango dira. 

Erreserba finkoak aurrez ordainduko dira.

 

Informazio gehiago kirol zerbitzua: 943 771677