Nordic walking eta Krossfit-core ikastaroak udaberrirako

2015/04/03
Card image cap
Nordic walking ikastaroa aprilaren 18 eta 23an egingo da eta izenematea zabalik dago. Krossfit-core ezagutzeko hastapen saioak egingo dira apirilaren 23eta 28an eta maiatzean ikastaroa hasiko da.

Nordic walking ikastaroak antolatu ditu Udal Kirol Zerbitzuak apirilerako eta maiatzerako. Elurraren sasoia joan da eta, momentuz, eskiatzeko aukerak gure inguruan desagertuta, entrenamenduari etenik ez emateko aukera ona da Nordic walking teknika praktikatzea. Bestalde, ibiltzea gustuko duen ororentzat kirol mesedegarria da, besteak beste bizkar hezurrarentzat dituen onurengatik eta gorputzeko giharren %90 mugiarazten dituelako.

Nordic walking-eko lehen ikastaroa apirilean izango da eta bi egunetan egingo da, hain zuzen ere, apirilaren 18an eta 25ean. Guztira 5 ordu izango ditu ikastaroak: lehenengo egunean 3 ordu egingo dira eta bigarrenean 2 ordu.

Nordic walking-eko bigarren ikastaroa maiatzean egingo da, kasu honetan ere 5 ordu bi egunetan eginez.

Udaberri honetan beste ekintza bat ere estreinatuko du Kiroldegiak: Krossfit-core hain zuzen ere.

Krossfit-a era koordinatuan entrenatzeko teknika bat da, ariketa ezberdinak konbinatzen dituena intentsitate altuz eta etengabe. Ariketa honen oinarria da disziplina ezberdinak erabiliz (halterofilia, atletismoa, gimnasia eta, batez ere, erresistentzia) gorputza entrenatzea. Horrela, hainbat gaitasun lantzen ditu: iraupen edo erresistentzia kardiobaskularra eta arnasekoa, giharretako erresistentzia, indarra, malgutasuna, potentzia, bizkortasuna, arintasuna, psikomotrizitatea, oreka eta zehaztasuna. Gaitasun horiek guztiek energia handiz hartzen dute parte, forman era eraginkorrean egoteko.

Krossfit-core hastapen saioak egingo dira apirilaren 23an eta 28an, arratsaldeko 19:30etan eta izena emateko epea zabalik dago. Bi saio hauek doanekoak izango dira, maiatzean ikastaroa era iraunkorrean hasteko.

Interesatuek izena eman dezakete Nordic walking ikastarorako zein Krossfit-core hastapen saioetarako edota ikastarorako Musakolako kiroldegian edo 943 77 16 77 telefonoan.