Pintura ikastaroa ikasturte honetan ere, Kulturaten

2015/09/07
Card image cap
Izena emateko epea irailaren 14ean irekiko da

Irailaren 21etik aurrera, Kulturateko pintura gelan ikastaroa hasiko da, Amaia Bengoa, arte ederretan lizentziatua irakaslearekin. 

Matrikulazio epea irailaren 14tik 18ra izango da, 17:00etatik 19:00ra, pintura gelan bertan (sarrera sebero altube plazatik).

Taldeak gehienez ere 20 pertsonek osatuko dituzte, eta klaseak lanegunetan 17:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 10:30etatik 12:30etara izango dira.

Ikastaroaren prezioak hurrengo hauek dira:

  • helduak 145 € (3 ordu astean irailetik ekainera)
  • umeak 75 € (1,5 ordu astean irailetik ekainera, haurren gutxieneko adina 7 urte)
  • larunbatetan 96 € (2 ordu astean irailetik ekainera)

Informazio gehiago Kulturaten, 943252025.