Arrasateko Udal Sexologia Zerbitzuak sexualitateari buruzko bi hitzaldi antolatu ditu familientzat martxoan
2026/03/16
Ekimen honen bidez, Arrasateko Udalak familiei lagundu nahi die sexualitatearen inguruko heziketa modu naturalean, informatuan eta konfiantzaz lantzen. Martxoaren 23an eta 30ean eskainiko dira hitzaldiak, eta aurretiaz izena eman beharko da.
Arrasateko Udal Sexologia Zerbitzuak familiei zuzendutako bi hitzaldi antolatu ditu martxoan, haur eta nerabeekin sexualitateari buruz hitz egiteko tresnak eta gakoak eskaintzeko helburuarekin. Saioek gurasoei eta zaintzaileei lagundu nahi diete seme-alaben sexu-hezkuntzan bidelagun izateko baliabideak eskaintzen.
- Martxoak 23, astelehena: “Haurren sexu hezkuntzan laguntzea: familientzako gakoak”.
- Martxoak 30, astelehena: “Nerabeekin sexualitateaz hitz egiten: familia bidelagun gisa hezteko gakoak”.
Bi hitzaldiak 18:00etan hasiko dira eta Kulturateko Jokin Zaitegi gelan izango dira. Saioak Arrasateko Udal Sexologia Zerbitzuko sexologoek eskainiko dituzte.
Parte hartu nahi duten familiek aldez aurretik eman beharko dute izena.
Ekimen honen bidez, Arrasateko Udalak familiei lagundu nahi die sexualitatearen inguruko heziketa modu naturalean, informatuan eta konfiantzaz lantzen.