Landa auzoetako bizilagunentzat taxi zerbitzua eta Lurraldebus zerbitzu berezia San Juan jaietarako

2026/06/19
Card image cap
Ekainaren 23tik 24rako gauean egongo da martxan Taxi zerbitzua, 22:00etatik 08:00etara. Landa auzoekin konexioak egiteko bidaiak hartuko ditu soilik zerbitzuak, 688 73 52 23 telefonora deitu beharko da, eta euro bat ordaindu beharko da. Lurraldebus zerbitzuak ere ekainaren 23, 25 eta 26 gaueko autobus zerbitzu berezia jarriko du, larunbatetan egon ohi den bezala.

San Juan jaietan garraio publikoen errefortzu berezia egongo da Arrasaten. Helburua da herritarren joan-etorri seguruak bermatzea, kotxea hartzea ekidiz, eta herritarren mugikortasun iraunkorrak bermatzea.

Landa auzoetarako Udalaren taxi zerbitzua

Arrasateko Udalak ekainaren 23an, San Juan bezperaren egunean, taxi zerbitzua jarriko du landa auzoan bizi diren bizilagunentzako. “Azken urteetan izandako arrakasta ikusita, zerbitzua errepikatzea erabaki dugu. Modu honetan, landa auzoak eta erdigunea modu seguruan konektatu nahi ditugu” adierazi dute.

Zerbitzua adin guztietako pertsonentzako izango da, betiere landa auzoarekin konektatzeko bada. Zerbitzua soilik emango da Udala, Bedoña, Meatzerreka, Garagartza, Gesalibar edo herriko beste landa gune batzuetan kokatutako baserrietara mugitzeko. Atez ateko zerbitzua eskainiko da bidaiarien segurtasuna bermatzeko.

Oraingoan ere, euro bateko ordainketa sinbolikoa egin beharko du pertsona bakoitzak. “Modu honetan, autobus zerbitzuarekin parekatuko dugu zerbitzua” azaldu dute Udaletik.

Ekainaren 23tik 24rako gauean eskainiko da taxi zerbitzua, 22:00etatik 08:00etara. Horretarako, aurrekoetan egin bezala, 688 73 52 23 telefonora deitu beharko da (21:30etik aurrera martxan egongo da), eta taxistekin hitzordua adostu.

Lurraldebus zerbitzu berezia gabean

Ohikoa den bezala, San Juan jaietan, Lurraldebus zerbitzu berezia izango da gabean, eskualdeko herrien artean. Ekainaren 23, 25 eta 26an gauetako zerbitzuak izango dira, urteko gainerako larunbatetako linea (DG40G eta DG41G) eta ordutegi berberekin. Ordutegiak Lurraldebusen webgunean edo erabiltzaileari arreta emateko 900 300 340 telefonoan kontsultatu ahal izango dira.