Uztailaren 19an egingo dute bertako produktuen azoka, udako sukaldaritza freskagarria tailerrarekin batera
2025/07/11
Azoka 9:00etatik 13:30era izango da, Seber Altube plazan. Tailerrean izena eman beharko da BAZen, 943252000 edo izenemateak.arrasate.eus helbidean.
Uztailaren 19an egingo da hileko hirugarren zapatuko azoka, Seber Altube plazan. Azokaren ordutegia 9:00etatik 13:30era izango da. Bertan, ohikoak diren bertako produktuak erosteko aukera izango da.
Udako sukaldaritza freskagarria tailerra
Uda garaira egokitutako tailerra antolatu du Udalak uztailerako. Udako sukaldaritza freskagarriak egiteko hiru menu ezberdin prestatuko dira:
- Kinoa, pepino, ahuakate eta meloi entsalada
- Sandwich begetala
- Barazki salteatua
Tailerra 11:00etan izango da, eta Naiara Uriartek (Errastiko ogia) gidatuko du. Tailerrean parte hartu nahi dutenek aurretiazko izen ematea egin beharko dute, plaza mugatuak baitaude. Izena eman daiteke BAZen, 943252000 telefonoan edo izenemateak.arrasate.eus helbidean.