Trafiko mozketak eta TAO zerbitzuaren etetea San Juan jaietan

2025/06/18
Card image cap
Sanjuanak direla eta ekainaren 21, 23, 24 eta 25ean 18:00etatik 06:00etara erantsitako argazkian adierazitako kale zatiak (Otalora eta Zarugalde kaleak) zirkulaziorako moztuko dira. Jai-gunearen eta alde zaharraren arteko jende fluxuaren segurtasuna bermatzeko neurri gisa hartu da erabakia.

Dena den, salbuespenak izango dira bertako garajeetako ibilgailuentzat, sartu eta irten ahal izango dira, eta hondakinen kamioiak ere bertatik igaroko dira.

Herribusa, aldiz, ez da igaroko itxitako eremutik; eta egun eta ordu tarte horietan San Frantziskoko biribilgunean eta Muxibarrekoan izango ditu behin-behineko geralekuak.

Bestetik, entzierroak iraun bitartean ohiko kale mozketak egingo dira Kontzezino kalean 07:00etatik 11:00etara. Amaitzeko, Alde Zaharreko oinezkoen segurtasuna bermatzeko, Alde Zaharra ez da ibilgailuei zabalduko eta zamalanak Olarte eta Zerkaosteta kaletik egin beharko dira.

TAO sistemarik ez jaietan

TAO sistema ere bertan behera geratuko da ekainaren 23, 24, 25 eta 26an. Ondorioz, aparkaleku tasa ez da indarrean egongo aipatutako egunetan.

Kale mozketak, autobus zerbitzuaren egokitzapena eta TAOren behin behineko etetea behar bezala seinaleztatuko dira.

Udaltzaingoa 24 orduz lanean

Udaltzaingoak jakinarazi du, edozein arazo izanez gero, 24 orduko zerbitzua izango duela udaltzaingoak, eta 943 25 20 10 telefono zenbakian harremanetan jartzeko aukera izango dela.

Santa Barbara parkea itxita egongo da su artifizialak egiten diren bitartean.