Ogia eta bizkotxoa egiten ikasteko tailerra uztailaren 18ko bertako produktuen azokan

2026/07/09
Card image cap
Ohiko produktuez gain, ogia eta bizkotxoa egiten ikasteko ikasteko tailerra izango da eta aurrez izena eman beharko da.

Uztailaren 18an ospatuko da hilabete honetako bertako produktuen azoka. Hilabete honetan ere barazki eta tokiko produktuen ohiko postuak egongo dira. Bertako produktuen azokara gerturatu eta erosleen artean bertako produktuez osatutako otar bat zozkatuko da azokaren amaieran.

Ogia eta bizkotxoa egiten ikasteko tailerra

Ogia eta bizkotxoa egiten ikasteko tailerra antolatu da zapatu horretan Seber Altube plazan bertan. Adin guztietara zuzendutako tailerra izango da eta 18 lagunentzat lekua dago. Tailerra Errastiko Ogiak emango du. Dagoeneko zabalik dago izen-ematea BAZen, 943252000 telefonoan edo izenemateak.arrasate.eus webgunean.