Eklipse egunean landa auzoetan hartuko diren neurriak
2026/08/12
Abuztuaren 12ko eklipse dela eta Arrasateko Udalak Gipuzkoako Aldundiarekin batera hurrengo neurriak hartuko ditu landa auzoetan pertsonen segurtasuna bermatzeko eta egunean zehar trafikoaren kudeaketa errazteko.

- Bedoña Auzora ezin izango de kotxez igo, errepidea zabaltzeko egiten ari diren obrak direla eta makinak aparkalekua okupatzen baitu eta bidea ez baitago erabilgarri kotxeak normaltasunez zirkulatzeko.
- Udala auzoko aparkalekua beteta dagoen momentuan ezin izango da kotxez igo, bidea itxiko da. Oinez bakarrik igo ahal izango da.
Eraginpeko bizilagunei gomendatzen zaie joan-etorriak aldez aurretik planifikatzea eta trafikoa eta obrak arautzeko ardura duten zerbitzuen jarraibideak uneoro betetzea. Udalak eskertzen du herritarrek ulertu eta lagundu izana murrizketa horien aurrean, beharrezkoak baitira segurtasuna eta jardunaldiaren garapen egokia bermatzeko. Sarbideetan eta zirkulazio-murrizketetan aldaketarik edo eguneratzerik gertatuz gero, informazio-kanal ofizialei adi egotea gomendatzen da.