Arrasate etorkizun berdeago baterantz: plana bigarren fasean sartu da proposamen zehatzekin
2025/05/19
Arrasateko Udalak martxoan abiatutako ‘Azpiegitura berdea, klima eta energiaren plana’ garatzeko parte-hartze prozesua bigarren fasera iritsi da. Lehenengoan herritarren diagnostikoa jaso zen auzoz auzoko saioen bidez, eta orain jarduketa-proposamen zehatzak definitzen hasi da Udala, sektore eta kolektibo ezberdinen ikuspegiak jasoz.
Parte hartze zabala eta askotarikoa
Bigarren fase honetan, honako eragileekin egin dira parte-hartze saioak:
- Haurrak eta gazteak:
- Haurren Kontseilua: maiatzaren 7an (Txatxilupurdiren laguntzarekin).
- Gazteak: maiatzaren 7an institutu publikoan, eta maiatzaren 14an Arizmendi ikastolan.
- Adinekoak: Maiatzaren 7an eta 14an gerturatu dira udal ordezkariak hiru jubilatuen etxeetara.
- Udal teknikari eta langileak: Maiatzaren 14an.
- Hirigintza Aholku Kontseilua: Maiatzaren 14an.
- Kale galdeketak: Maiatza osoan zehar kalean egin diren galdetegiak, behar diren auzo, adin tarte edo generoekin zuzendutako presentzia aktiboa bermatuz.
Parte-hartze saio hauetan, sektore bakoitzak bere ikuspegitik egin du ekarpena: hezkuntza, gazteria, hirigintza, adinekoen zaintza eta udal kudeaketa. Helburua da ikuspegi horiek guztiak bateratzea Arrasatek behar duen azpiegitura berde, klima eta energia plan integrala definitzeko.
Saio irekia herritar guztientzat: maiatzak 27
Bigarren faseko unerik esanguratsuena izango da maiatzaren 27an egingo den parte-hartze saio irekia. Saioa 18:30ean izango da, Kulturateko Loramendi gelan, eta edozein herritarrek parte hartu ahal izango du.
Udalak herritar guztiei dei egiten die saio honetan parte hartzera: “Orain proposamenak egiteko garaia da, eta ahalik eta iritzi anitzena behar dugu. Hiriaren etorkizun berdea elkarrekin eraiki behar dugu,” adierazi du Garazi Etxeberria zinegotziak.
Ekintza plana: plana betetzeko ezinbestekoa
Hirugarren eta azken fasean, jasotako proposamenak aztertu eta lehentasunak ezarriko dira ekintza-plan eraginkor eta zehatza osatzeko. Planaren helburua da Arrasatek klima aldaketaren aurrean erresilientzia irabaztea eta hiri jasangarriago baterantz urrats sendoak ematea.